KONTAKTUAK

Oso garrantzitsua deritzogu atal honi. Hemen, irakasleok bilerarako ditugun orduak aurkituko dituzue, baita gure korreoak ere, zalantzaren bat izatekotan gurekin kontaktuan jarri zaitezten.

Dena den, bilera bat nahi izatekotan astebete lehenago eskatu beharko da, eta mezuak astean zehar bidali beharko dira, ikastolan gauden bitartean erantzungo baititugulako soilik. 

   
IZEN-ABIZENAK
EGUNA
ORDUA
KORREOA
Andoni Orma
Astelehenean
9:30-10:30
andonio@dikastola.org
Janire Urrutia
Astelehenean
11:00-12:00
janireu@dikastola.org
Mery Holloway
Asteartean
11:50-12:40
meryh@dikastola.org
Jon Olabarria
Asteazkenean
12:40-13:30
jono@dikastola.org
Mikel Goitia
Asteazkenean
9:30-10:30
mikelg@dikastola.org
Josune Gondra
Ostegunean
9:40-10:30
josuneg@dikastola.org
Miriam Méndez
Ostiralean
11:50-12:40
miriamm@dikastola.org




INIKA

ZER DA?

Ikastetxeen Kudeaketa akademikoa internetez lan egin ahal izateko programa informatiko bat da Inika.





EZAUGARRIAK

  • Inika edozein ikasketa eredutara egokitzen da, Haur eta Lehen hezkuntza, edo DBH.
  • Online lan egiten du (esportazio beharrik gabe Interneteko informazioa beti da erreala) eta elebiduna da.
  • E-mailak multzoka bidali daitezke: Nahi ditugun ikasleak edo gurasoak aukeratu eta gero, mezua idatzi eta klik batez Inikak e-mailak bidaliko dizkie.
  • Irakasleek web-ez elkar komunikatu, notak sartu eta hutsegiteak betetzen dituzten bitartean ikasleek Web-a erabiliz noten kontsultak ere egin ditzakete, eta gurasoak bere seme-alaben tutorearekin harremanetan jarri eta kalifikazioen jarraipena egin
  • SMS moduloa-ri esker ikastetxeek gurasoei premiazkoa den informazioa bidali diezaiekete, eta baita, hala nahi izan ezkero, seme-alaben hutsegiteen berri eman ere, modu automatiko batean.
  • Inikaren atal funtzionalak: ikasleen kudeaketa, irakasleak, gurasoak, notak, hutsegiteak, neurri zuzentzaileak, garraioa, jangela, ikastetxez kanpoko aktibitateak, zerrendak, boletinak, akta ofizialak edo hainbat estatistika.
  • Inikak tresna bereziak eskeintzen dizkigu informeak, txostenak, zerrendak eta estadistikak gure erara egokitzeko edo hutsetik hasi eta berriak egiteko. 


URRATSAK
Hasteko Ikastetxearen konfigurazioa zehaztu behar dugu, esate baterako: Ikasturtea, Egutegia, Ikasketak, Mailak, Gaiak, Expedienteak, Irakasleak, Ikasleak. Bestalde notak, hutsegite motak, kalifikazioa motak, jangela, garraioa, e.a. 
Ondoren webez  irakasle batek ikasleen notak edo hutsegiteak gorde ditzake Datu Base orokorrean. Bestalde, oharrak bidal ditzazke bai ikasle jakin bati, maila bateko ikasle guztiei, irakasle bati edo mintegi batetara.
Era berean ikasle batek azterketa emaitzak ikusi eta Gurasoak bere seme-alaben kalifikazioen jarraipena egin ahalko dute.

http://www.inika.net/eu/zer-da-inika 

Comentarios

Entradas populares de este blog

ONGI ETORRI!