PROIEKTUAK

PRIOIEKTUAK

Adi! Ikastolan ikasture honetan zehar hainbat proiektu berri jarriko dira martxan: Aitabitxi-amabitxiak, Art and Craft, Elkarbizitza Proiektua, Hezkidetza Proiektua, Hizkuntza Normalkuntza eta Olagarro Proiektua.

AITABITXI-AMABITXIAK


Ikastolan adin desberdineko ikasleen arteko irakurketa-esperientzia aberastu nahi genuen, irakurketa-ikasketa prozesua jorratzen hasi berri direnekin eta irakurketak-gaitusunak dituztenekin.
Ostiraletan, euskarako ikasgaiaren orduko klasean 5.A mailako ikasleak 1.A mailako ikasleengana joango dira. Ikasleak binaka banatuko dira (5. mailako ikasle bat 1. mailako beste ikasle batekin). Lehenik 5. mailako ikasleek liburu bat irakurriko diete, eta ondoren 1. mailako ikasleen irakurtzeko txanda izango da. Helburuak eskolako adin desberdineko ikasleen arteko harremana sustatzea, elkarrekin eta elkarrengandik ikastea, eta irakasteko beste metodo bat erabiltzea, dinamikoagoga eta hurbilagoa da.




ART AND CRAFT




Proiektu honetan zehar plastika tailerrak egingo dira. Helburuak hurrengoak izango dira: plastika arloan burutzen diren lanak arte lanetan erabiltzeko interesa sustatzea, eskaintza hobetuz eta zabalduz; irudimena erabiltzea produktuak egiteko; gela ezberdinetako ikasleen arteko harremanak sendotzea; hizkuntza ezberdinen erabilpena bultzatzea; eta arlo ezberdinetan landutakoa praktikan jartzea. 
Ikasturte honetan zehar hainbat tailer desberdin egingo dira, eta tailer bakoitzeko hizkuntza aldatuko da, hizkuntza ezberdinen erabilpena bultzatzeko. Lehenengo tailerra "birziklatzeko materialarekin ekoizpenak" izango da, eta ingelesez landuko da. Bigarren tailerra "serpentinaz egindako ontziak" izango da, eta hau euskaraz landuko da. Hirugarren tailerra, eta ikasturteko azkena, "marrazketa" izango da, eta gazteleraz landuko da. 
Proiektu honen metodologiari dagokionez, zikloan mailaka talde batzuk osatu dira, haietan ikasgeletako ikasleak nahastu direlarik. Ikasturtean zehar ikasleak tailerrez tailer joaten dira pasatzen. Tailer bakoitzaren batazbesteko iraupena 6 astekoa izaten da, hauek astean behin egiten dira eta ordu bateko iraupena dute. Azkenik, ikasturtearen amaiteran eraskusketa bat burutuko da ikasleek egindako lanekin. 


ELKARBIZITZA PROIEKTUA

Iaz sentsibilizazioa egiteko inkestak egin genituen irakasle, guraso, begirale, langile eta ikasleen artean. Inkesta horien emaitzak direla eta, ikasturte honetan Elkarbizitza Proiektua martxan jartzea erabaki dugu. Aurten formakuntzan sakondu nahi dugu eta arauak egiteari ekingo diogu.                                                                                                                                                        Proiektuaren helburuei dagokionez, gure estamentu guztien artean errespetuzko komunikazioa eraikitzea lortu nahi dugu, liberalki adierazteko giroa erraztuz, egoera ezberdinen aurrean behar den errespetua kontuan izanez, eta norbera den bezala onartuz. Bestalde, adostutako arauak, betebeharrak eta eskubideak ezagutzea eta betetzea lortu nahi dugu. Beste helburu bat arazoei irtenbidea aurkitzeko denbora eskainitzea eta prozedura hezitzaileak adostea elkarren artean ongi sentitzeko da. Honekin guztion artean errezpetuzko komunikazioa sortu nahi dugu, eta lasaitasunez bakoitzak bere iritziak eman ahal izatea.                     


HEZKIDETZA PROIEKTUA



Hezkidetza Proiektuak neska-mutilen berdintasunaren inguruan sentsibilizatzea, diagnosia eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea du helburu. Era horretan, elkarrenganako errespetuan, autonomian, eta erantzukidetasunean oinarritutako berdintasun harremanak eraikitzea nahi dugu, hau errazten prestakuntza eskainiz eta artapeneko ekintzen bitartez. 
Hurrengo hau daukazue 5.A mailako ikasleek proiektu honetan sortutako bertsoa: 




HIZKUNTZA NORMALKUNTZA


Euskadiko ehunka ikastetxerekin batera Deustuko Ikastola orain dela urte batzuk Ulibarri Programan sartu zen. Hizkuntza Normalkuntza Proiektuaren xede nagusia euskararen erabilera eskola giroan bermatzea da, gela barruan nahiz gelaz kanpoko jardueretan ohiko adierazpide bihurtuz, gure ikasleek euskara maila egokia lor dezaten. Aurten, hurrengo lau urteetarako programaketa onartu egin da ikastolan, eta hurrengo urteetan programaketa hori garatu beharko da.

"Transmitutzea, ezagutaraziz, maitearaztea da" Hélène Cixoux.

OLAGARRO PROIEKTUA




Gure ikastolan, DBHn batez ere, irakasleak oso kezkaturik gaude gaur egungo gazteekin zerikusia duten arazoekin: disziplina, drogomenpekotasuna, gaur egungo harremanak eta abar.
Hori dela eta , guztiok kezkatzen gaituzten arazo hauei etorkizunean irtenbide eta erantzun egokia emateko ezinbestekotzat jotzen dugu guztion artean hausnarketa sakona egitea. Komunitate eskolarraren partaidetzarekin, konponbideak bilatzeko proiektua osatzea da helburua.

Comentarios

Entradas populares de este blog

ONGI ETORRI!