ONGI ETORRI!

Ongi etorri guztioi!


2018ko ikasturte berri hau energiaz beterik heldu zaigu! Gure eskolan aldaketa ugari gertatu direnez, 5.A gelako ikasleek metodologia berria ezagutzeko aukera izango dute. Hau aurrera eramateko modu egokiena irakasle/ikasle/familien arteko lankidetza da. 

Helburu horrekin sortu dugu blog hau. Irakasle taldeak, familiekin informazioa partekatzeko gunea izango da "Elkarrekin aurrera" eta bere orrialde desberdinetan hainbat eduki bilduko dira. Hona hemen atal bakoitzean aurkituko duzuen informazioa:

Berriak. Eskola mailan edota klasean etortzeko dauden ekintzen berri emango dugu, modu honetan parte hartzeko aukera familiei luzatuko zaie.
Egutegia. Eskola egutegia eta klaseko ordutegia ikusteko aukera.
- IKTak ezagutuz. Metodologia IKTetan oinarritutako dugu. Gure ikasleek gailu digitaletan oinarritutako ikaskuntza burutuko dute; horretarako, sarearen eta zenbait aplikazioen informazioa nahitaezkoa da. Irakasleez gain, gurasoek ere laguntza eskaintzeko aukera izan dezaten klasean erabili eta ikasitako gailu eta tresnen azalpenak bilduko ditugu, guztion ikaskuntza bultzatuz.
- Egunerokoa. Klasean landutakoaren laburpen txikia partekatuko da egunero, baita etxerako adostutako egin beharrekoak ageriko dira ere.
- Zalantzak. Edozein motatako zalantzak izatekotan, irakasle taldearekin kontaktuan jartzeko bide arina eta erraza da.
- Informazioa gehigarria. Eskola ordutegitik kanpo eskolak eskaintzen dituen aukeren inguruko informazioa jasotzeko gunea: jantokia, autobusa, eskolaz kanpoko ekintzak, eta abar.



Comentarios