INFORMAZIO GEHIGARRIA

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Atal honetan, eskolaz kanpoko ekintzei buruz hitz egingo dugu. Badakigu gure umeek eskola ostean, energiaz beterik ateratzen direla hainbat jarduera egiteko asmoarekin. Horren ondorioz, hainbat eskolaz kanpoko ekintza antolatu ditu ikastolak, ikasleek beraien energia guztia agortu eta arratsalde ikaragarria igaro dezaten:

ARTEA ETA ESKULANAK

Resultado de imagen de eskulanak
Tailer honetan umeek plastikaren inguruko hainbat jarduera egingo dituzte, hala nola, hainbat eskulan, tresna desberdinak erabilita eta artearen inguruko mugimenduei, autoreei eta margolanei buruz hitz egin eta ikasi.

ORDUTEGIA

Ikastaro honek honako ordutegi hau izango du:
  • Asteartean: 17.30-19.00
  • Ostegunean: 17.30-19.00

Ikasleek ez dute materiala eraman behar, ikastolak berak baliatuko ditu erabili beharreko materialak. Baina, umeek beraien amantala eramatea aholkatzen da, beraien arropa ez zikintzeko.

DANTZAK

Resultado de imagen de danzas niñosIkastaro honetan, umeek hainbat dantza ikasiko dituzte, dantza modernoa eta euskal dantzak, adibidez. Gainera, elkarlanaren garrantzia ikusiko dute, eta ikasturtean zehar entsaiatutako dantza amaierako ekitaldi batean aurkezteko aukera izango dute.

ORDUTEGIA

  • Astehelenean: 17.30-18.30
  • Asteazkenean: 17.30-18.30
  • Ostiralean: 17.30-18.30
Umeek aldatzeko arropa eraman behar dute eta nahiz gero, dutxatzeko aukera izango dute gimnasioan. Azkenik, esan beharra dago, amaierako ekitaldiaren data ikasturtearen zehar finkatuko dela eta gurasoen parte-hartzea beharrezkoa izango dela ekitaldia prestatzeko.

MULTIKIROLAK

Imagen relacionadaJarduera honetan, umeek munduan ezagutzen diren kirol guztiak landuko dituzte, hala nola, saskibaloia, futbola, herri-kirolak... Gainera, ezagunak ez diren munduko kirolak ere ezagutuko dituzte eta jarduteko aukera izango dute.

ORDUTEGIA

  • Astelehenean: 18.00-19.00
  • Asteazkenean: 18.00-19.00
  • Ostiralean: 18.00-19.00
Umeek aldatzeko eta dutxatzeko arropa eraman behar dute ekintzara, kirola egin ostean dutxatzeko eta izerdia kentzeko. 

MUSIKA

Resultado de imagen de musica con niños
Azkenik, ekintza honetan umeek musikaren inguruan ikasiko dute: hainbat konpositoreen musika-piezak, beraien bizitza eta musika sortzeko aukera izango dute.

ORDUTEGIA

  • Asteartean: 18.00-19.30
  • Ostegunean: 18.00-19.30
Umeek ez dute ezer ekarri behar, material guztia ikastolak emango du (instrumentuak, instrumentu berriak sortzeko materiala...). Esan beharra dago, umeek ikasturte amaierako ekitaldian parte-hartzeko aukera izango dutela, izan ere, ikasturtean zehar musika-pieza bat sortzen arituko dira sortutako musika-tresnak erabilita. Amaierako ekitaldi honen data ikasturtearen erdialdean finkatuko da.

JANTOKI ZERBITZUA

Adi!

Gurasoek jateko orduan umearen bila etorri ezin balira, ikastolak jantoki zerbitzuak ahalbidetuko ditu, astelehenetik ostiralera. Bestalde, menu desberdinak hautatzeko aukera izango dute, baldin eta ikaslea alergikoa bada.

Zalantzarik edukiz gero, etorri ikastolara jantokiko arduradunarekin hitz egitera. Esku zabalik hartuko zaitugu!

AUTOBUS ZERBITZUA

Begira zer nolako berria: ikastolak autobus zerbitzua eskainiko du ikasle guztiontzat!

Badakigu Bilbo oso hiri handia dela eta ikasleak bilbo ingurutik datozela. Gainera, batzuek ez daukate nola etorri. Horren ondorioz, ikastolak autobus zerbitzuak ahalbidetuko ditu ikasleak arazo barik ikastolara etor daitezen eta arratsaldean, etxera buelta daitezen.


HAURTZAINDEGIA

Zerbitzu honi esker zure seme alaba ikastolan utz dezakezu goizeko 8:00etatik goizeko 9:30ak arte, lehen hezkuntzako klaseak hasten diren ordura arte. Umeen zaintzaz 6 monitore arduratzen dira.
Zerbitzua 2 eta 12 urte bitarteko umeentzat eskaintzen da (2 urteko gelatik LH6 arte).
Ume txikientzat, 2-4 urte bitartekoentzat, monitoreek gela espezifikoetan egiten dute zaintza.  Ume nagusiagoek jantokiko mahaietan jesartzen dira, haurtzaindegiko espazioan jolasten dira, edtoa patiora irteten dira eguraldiak laguntzen duenean.

Comentarios

Entradas populares de este blog

ONGI ETORRI!