BERRIAK

EUSKERAREN EGUNA

Umeak irrikitan daude asteetan zehar egindakoa erakusteko eta gurasoek ikusteko aukera izango dute, Abenduaren 3an!

Umeak Euskararen eguna ospatuko dute eta egun horretan parte hartzeko aukera izango dute: hainbat pelikula, jolas eta antzerkiren parte-hartzaile bihurtuko dira eta gainera, artista euskalduneei buruzko hainbat datu ikasiko dituzte.

Anima zaitezte eta disfruta ezazue bisita!
Resultado de imagen de euskararen eguna



URTEKO AZKEN EGUNA

Abenduaren 24a oso hurbil dago eta ikastolak olentzeroren eguna ospatuko du. Umeek olentzero ikusteko aukera izango dute, eta baita, espero dituzten opariak eskatzeko. Gainera, umeek ekitaldi bat prestatu dute Olentzero eta Mari Domingirentzat eta gurasoek hori ikusteko aukera izango dute. Hauxe izango da egun honetako ordutegia:
  • Umeak ikastolara etortzeko ordua: 9.30
  • Olentzerori harrera: 10.30
  • Umeen ekitaldia: 11.30-12.45

Anima zaitezte eta disfrutatu urteko azken eguna ikastolarekin!
Resultado de imagen de olentzero eta mari domingi

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu, eta horretarako, hainbat pankarta egingo ditugu umeekin. Gainera, ikastolaren ingurutik ibilbide bat egingo dugu, gure umeek beraien pankartak erakusteko eta emakumearen garrantzia aldarrikatzeko.


MENDIRA IRTEERA

Apirilaren 15ean, umeak Pagasarri mendira irteera bat egingo dute, ikasturtean zehar natura izeneko arloan emandako gaiak gehiago sakontzeko. 

Horretarako umeek arropa egokia ekarri beharko dute, hala nola, mendiko botak eta txubaskeroa. Gainera, jatekoa ekartzea komenigarria da, irteera egun guztikoa esango delako: umeak 9.30 tren geltokian geldituko dira gurekin eta 16.30 eskolan bueltatuko dira ikastolara.

Azkenik, esan beharra dago, ikaragarrizko denbora igaroko dutela eta hainbat ikasiko dutela denen artean! Resultado de imagen de pagasarri

IKASTOLAKO JAIA

Maiatzaren 2an ikastolako eguna ospatuko dugu eta umeek ekitaldi bat prestatu dute gurasoek ikusteko!

Ekitaldia goizeko 11tan hasiko da eta 13.00 iraungo du. Ekitaldiaren ostean, umeek ikasturtean zehar egindako hainbat lan erakusteko aukera izango dute, beraiek egindako esfortsu handia demostratzeko.

IKASTURTEKO AZKEN EGUNA

Ikasturtea amaitzear dago eta ikastolak, urtero bezala hainbat jarduera prestatu ditu, umeek ikastolaren azken egunean ikaragarrizko denbora igaro dezaten. Azkenik, gurasoak aretora sartzeko aukera izango dute eta bertan, ikastolako zuzendariak azken diskurtsoa emango du, eskerrak emanez.

Eskerrik asko ikasturte honetan parte hartu izana eta hurrengo urtera arte!






Comentarios

Entradas populares de este blog

ONGI ETORRI!