IKTak EZAGUTUZ

Ikasten gozatuz!

IKTek ikasteko eta ondo pasatzeko aukera paregabea eskaintzen digute! Ikasturte honen helburua, gure ikasleek IKTei buruzko oinarrizko jakintzak barneratzea izango da. Horretarako, modu aktiboan jardungo dute klasean, gailu digitalek eskaitzen dituzten zenbait baliabide erabiliz.

Ikasleek haien konpetentzia digitala garatzeko prozesua errazteko asmoz sortu da orrialde hau.
Atal honetan beraz, gailu digitalen edota erabilitako tresnen azalpen txikiak bilduko dira; behar izatekotan eskuragarri izan ditzakezuen guztiek.

Zein da euskarria? ChormeBook

5. eta 6. mailako ikasleek ordenagailu bana izango dute haien ikaskuntzarako oinarri gisa. Bertan burutuko dituzte ekintza gehienak bai klasean eta baita etxean ere bai.
Bertan “ikasteko eremuak” dituzte non Flipped classroom metodoan oinarrituta, Heziberrin zehaztuta dauden helburuak eta konpetentziak kontuan hartuta, betidanik erabilitako ikasgai bakoitzeko liburuetan agertzen diren edukiak sailkatuz ikasteko eremu digitalak sortu dituzte. Edukien sailkapena egiten dute ikasleek ez izateko soilik hiruhilabeteko batean jorratzen diren edukiak; baizik eta, ikasturte osoko edukiak behin eta berriro errepikatzea era ezberdinetan eta pixkanaka lantzea, ikasleek eduki garrantzitsu horiek ez ahazteko eta bereganatzen duten informazio guztia harremanetan egoteko.


Lehen Hezkuntzako 5. mailan eta 6. mailan zuzenduta dago Flipped Classroom metodologia. Metodologia hau irauliko ikaskuntza edota irauliko ikasgela hezkuntzan eman ohi diren praktikak eraldatzera datorren metodologia da.

Lehen edukiak ikasgeletan “transferitzen” ziren eta ariketak etxean “burutzen” ziren. Orain alderantziz jokatzea proposatzen du metodologia berri honek, ohiko metodologiei buelta ematea, ikasleak edukiak bere kabuz etxean bereganatzeko eta ariketak ikasgelan egiteko. Horrela, lankidetzan eta parte hartuz, aurrera eramango ditu, kideak eta irakaslea laguntzaile moduan izanda.
Irakaskuntza tradizionala

Flipped Clasroom












Metodologia honek ikaslea bere ezagutza propioa eraikitzea ahalbidetzen du, eta denbora berean irakasleak ikasleek duten ikasketa prozesuaren ikuspegi leial, indibidualizatua eta hurbilagoa izatea ere ahalbidetzen du. Gainera, irakasleak ikasleen ikasketa prozesuaren ikuspegi hain sakona izatean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ikasleen beharrizanetara moldatzeko aukera hobezina du, ikasleen iritziak eta talde lanetako garapeneko ekarpenak kontuan izanda.

Azkenik, Flipped Classroom metodologia erabiltzearen abantaila nagusienetako bat ebaluazioa da. Esan bezala irakasleak banakako ebaluazio sakonagoa egin dezake, ikaslea lagundu bere ahulezietan, sendotu bere puntu indartsuak, eta dibertsitateaz eta ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrizanaz arduratu. Metodologia honen bidez ariketa guztiak plataforma batean ebaluagarriak dira bere kalifikazio sistemari esker.

Zeintzuk dira proiektuaren abantailak?

Ikasleek bistaratu, entzun, edo irakurri ditzakete edukiak nahi dituzten aldietan.
- Ikaslearen aldetik motibazioa handitzen da eta baita kreatibitatea ere, izan ere orain bere ikasketaren jabea da.
- Irakasleak banakako ebaluazio sakonagoa egin dezake, ikaslea lagundu bere ahulezietan, sendotu bere puntu indartsuak, eta dibertsitateaz eta ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrizanaz arduratu.
- Irakaslea ariketa atseginagoak, dibertigarriagoak eta dinamikoagoak egiteko aukera du.

Metodologia modu sakonagoan ezagutu nahi izanez gero, web orrialdean aurkituko duzue beharrezko guztia. Flipped Clasroom ezagutu.

Google Clasroom

Google Clasroom hezkuntza birtuala burutzeko platoforma da. Google Apps for Education Suite-ren parte da Google Docs, Gmail eta Google Calendar-rekin batera. Hauetan beherago sakonduko dugu.

Zereginak banatzeko eta ebaluatzeko tresna bezala ulertu daiteke. Klase birtualak sortzeko aukera eskaintzen du, hezkuntzan parte hartzen duten profesionalen lana erraztuz. Gainera, irakasle, guraso eta ikasleen arteko lotura eta komunikazioa bermatzeko oso egokia da.


Zelan erabili?

Zalantza guztiak argitzeko asmoz, eta klaseko azalpenak laguntzeko, hona hemen Google Clasroom erabiltzen ikasteko bideo oso erraza. Informazio orokorraz gain, zereginak ondo bidaltzeko eta ebaluazioak jasotzeko irizpideak argitzen ditu (ikasleen zalantzarik ugarienak).


Google Docs. Gmail. Google Calendar.

Google Clasroom erabiltzeaz gain, ikaskuntza digitala aipatutako aplikazioen bitartez osatuko dugu.
Google Docs, dokumentuak sortzeko tresna izango da. "Microsoft Word" programaren oso antzekoa da, erabilpenari dagokionez, baina kasu honetan sarean dago. Aldaketa guztiak segidan gordetzen dira "google Drive" izeneko plataforman eta ikasleak eskuragarri izango ditu edozein gailu digitalean.
Gmail. Irakasle eta ikasleen arteko komunikazioa Google Clasroometik eman daiteke. Hala ere, behar izatekotan Gmail-aren bitartez ere irakasleari galderak edota zalantzak luzatu dizkioke ikasleak.
Google Calendar herramienta gehigarria izango da. Ikasleak nahi izatekotan, bere ekintzat eta egin beharrekoak egutegiak kokatu ditzake bere ikaskuntza prozesuaren antolaketa sustatzeko.

Symbaloo

Symbaloo, ikasle bakoitzak bere ikaskuntza eremu pertsonal edo PLEa sortzeko platforma birtuala da. Dohainikoa da eta modu oso errazean garatu daiteke.

Symbaloo "biltoki" bat moduan ulertu beharra dago. Lehenik eta behin, erabilgarriak deritzozun web orrien linkak bilatu behar dituzu. Ondoren, muralean agertzen zaizkizun laukitxo batean klik egin eta bloke berria sortzeko aukera agertuko zaizu. Linka itsatsi, izen bat jarri eta argazki bat aukeratu. Prozesu hau nahi bestetan egin daiteke, linkak multzokatuz eta taldeak sortuz ere.

Blogger

Ikasle bakoitzak Blogger aplikazio digitala erabiliz Blog bat sortu du, non bere ikasketa prozesuan zehar bildutako informazioa eta egindako lan pertsonalak biltzen dituen. Blogger, sarean aurkitu daitekeen tresna oso ezaguna da eta helburua, ikasleek haien lana sarean partekatzen ikastea da (baita irakasleekin ere bai).  

Klasean landuko ditugu Blogger-rek eskainitako aukera guztiak. Hala ere, kontuan izanda ekar ditzaken zailtasunak, ondorengo bideoa lagungarria izan daitekeela uste dugu, oinarrizko azalpenak biltzen baititu modu oso argian.


Educaplay


Educaplay, hekuntza ekintza multimediak. Plataforma birtual honek, ekintza edo ariketa digital erakargarri eta profesionalak sortzeko gaitasuna ematen du; mapak, asmakizunak, diktaketak, testak,.. Beraz, ikasleek modu praktiko eta dibertigarrean ikasteko aukera ematen du, irakasleek sortutako ariketa zehatzak garatuz.

Ikasleek modu oso errazean jardungo dute Educaplay erabiliz. Irakaslean, egin beharrekoaren esteka partekatuko die Google Clasroom plataforma erabiliz. Ikasleek, estekan klikatu, ariketa osatu eta irkasleari helaraziko zaizkio emaitzak jarraian, Educaplay plataformaren bidez.

Educaplay-ri buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzue, hurrengo bideoan azalpen motz eta zehatza ageri zaizue: Educaplay bideoa ikusi

Kahoot!


Resultado de imagen de kahoot!Kahoot! Dohainiko aplikazio hau ebaluaziorako galdetegiak sortzeko aukera ematen du. Irakasleak etxerako lan gisa, klasean lantzeko edota  froga moduan erabiltzeko sortu ditzake, ikasleen ikaskuntza proizesua indartzeko.



Genially


Genially sareko beste tresna bat da, lanen aurkezpenak modu erakargarrietan egiteko helburua duena. Oso erabilpen erraza du eta eduki interaktibo desberdinak sortzeko aukera ematen du. Hurrengo bideo hoenk, modu argian azaltzen du bere funtzionamendua:


GoConquer


Aplikazio hau eskemak edo mapa kontzeptualak sarean egiteko tresna da. Oinarrizko jakintzat jo dugu, ikasleek haien ikaskuntza bultzatzeko eskemak sortzea errazten duelako, irudi erakargarriak sortuz edozein irakasgaiko edukiak barne hartuz. Hona hemen, hau erabiltzen ikasteko tutoriala:



Comentarios

Entradas populares de este blog

ONGI ETORRI!